}

Metaketa magnetikoa: mugarik ez

1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

A

zken urte hauetan datu-metaketa masiborako biderik egokiena sistema optikoena dela onartu izan da, baina antza denez sistema magnetikoen bidea ez da oraindik agortu.

EEBBetako IBMren zentru bateko ikertzaileek errekord guztiak apurtu dituzte, hau da, datu-gigabyte bat 2,5 cm2-tan metatzea. Bestela esanda, aipatutako azaleran, ehun mila orritan bi espazioko tarteaz idatzitako testua sartuko litzateke.

Gaur egun, merkatuan dauden diskorik onenek 1,6 gigabyte meta ditzakete 5,25 hazbeteko formatuan. Beraz kapazitatea gutxi gorabehera 20 aldiz hobetu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia