}

Menopausia ondoren haurdun

1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kalifornian 40 eta 44 urte bitarteko zazpi emakume antzu haurdun daude.

Obario-eskasiagatik antzu ziren zazpi emakume hauei, 35 urte baino gutxiagoko hiru emakumeri ateratako obozitoak ipini dizkiete (obozitoak probetan ernaldu ondoren transplantatu dira). Obozito-emaleek zein hartzaileek, hormona-tratamendua hartu dute eta ondorioz aipatutako zazpi emakumeak haurdun geratu dira (batek bikiak ditu gainera).

Erabili den teknika jadanik ez da iraultzailea, baina gauza bat frogatu du: adineko emakumeen umetokiak ere haurdunaldirako gaitasuna baduela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia