}

Meatzarien heriotza

1991/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ekialdeko Alemania deituriko estatuan 5.000 meatzari baino gehiago hil omen da azkeneko berrogei urtean. Meatzari hauek uranioa ateratzen zuten eta gehienak birika-minbiziaz hil dira.

Orain dela gutxi jakin izan denez, garai batean Ekialdeko Alemania deituriko estatuan 5.000 meatzari baino gehiago hil omen da azkeneko berrogei urtean. Meatzari hauek uranioa ateratzen zuten eta gehienak birika-minbiziaz hil dira. Antza denez, radona eta erradiazio handiko antzeko gasak izan dira heriotz horien sortzaile. Berri hau Die Zeit izeneko astekarian azaldu zen eta Wismut-eko meategietan egindako ikerketetan oinarritzen zen.

Enpresa horretako osasun-arduradun izan zen Martin Joensson-ek zioenez: Irradiazio-alorrean Hiroshimaren ondoren gertatu den sarraskirik handiena izan da. Agian, Txernobil-ek bakarrik gaindituko zuen sarraski hau.

Mediku honen arabera orain arte izandako heriotzak 5.300 dira, baina hurrengo urteetan kopuru hau hazi egingo dela espero da. Hogeitamar edo berrogei urtek igaro beharko dute irradiazio honen eragina desager dadin. Bestalde, irradiazio-dosirik handiena 1950. inguruan jaso zutela baieztatu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia