Maurice Wilkins hil da

DNAren egituraren aurkikuntzan parte hartu zuen Maurice Wilkins hil da, laurogeita zortzi urte zituela.

Maurice Wilkins hil da


DNAren egituraren aurkikuntzan parte hartu zuen Maurice Wilkins hil da, laurogeita zortzi urte zituela. 1962ko Nobel sariduna izan zen. Francis Crick eta James Watson ezagunekin batera jaso zuen Nobela DNAren egitura argitu ondoren, baina polemikak etengabe jarraitu dio.

Izan ere, bada esaten duenik DNAren egitura argitzeko emakume baten ikerketaren datuetan oinarritu zirela, Rosalind Franklinen datuetan, eta, hain zuzen ere, Wilkinsek lapurtu zizkiola datuak. Nolanahi ere, Crick bera hil eta bi hilabetera hil da Maurice Wilkins.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biografiak