}

Marteko izotz-jausi bat bertatik bertara

2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Marteko izotz-jausi bat bertatik bertara
2008/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA-JPL)

Marteko ipar-poloan gertatu ziren izotz-jausi edo material-erorketa batzuk jaso zituen NASAren Mars Reconnaisance Orbiter sateliteak otsailaren 19an. Zazpiehun metrotik gorako amildegi batetik eroritako materialek (ustez, izotza, CO2 solidoa, hautsa eta harriak) erortzean sortutako hauts-hodeiak ikus daitezke. Amildegiaren gainean (irudiaren ezkerraldean), oraindik izoztuta dagoen karbono dioxido geruza ikus daiteke (zuriz). Udaberriak aurrera egin ahala desagertzen ari da, pixkanaka.

Lehenengo aldia da horrelako fenomeno bat kameren bidez jaso dutena. Izan ere, jasotzen diren Marteko irudi gehienak milioika urtean oso gutxi aldatu diren eremuetakoak dira. Tarteka, urtearen garai desberdinetan leku beraren argazkiak atera, eta ikusten dute nola aldatzen den urtaro batetik bestera, baina orain arte ez zuten ikusi horrelako gertaerarik bertatik bertara.

1
242
2008
5
012
Astronomia
Berriak labur
7

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia