}

Marka berria

1990/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Aurreko alean tenperatura altuko supereroankortasunari buruzko dosierra kaleratu genuen. Bertan material berri hauen ezaugarriak aipatzeaz gain, izan dezaketen garrantzi teknologikoa aipatzen zen. Erabilgarritasun eta eragin teknologikoa tenperaturaren menpekoa da. Zenbat eta tenperatura altuagoa, orduan eta interes teknologiko handiagoa. Orain arte lortutako tenperaturarik handiena -147ºC zen. Detroiteko Wayne State unibertsitateko J-T Txen fisikariak supereroale-ezaugarriak -23º C-raino gordetzen dituen material bat prestatu omen du.

Berri hauek, antzeko guztiak bezala, kontu handiz hartu behar dira eta ezin dira gehiegi sinetsi berria konfirmatu arte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia