Mamuten oinordekotza
2001/01/03 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia
14.000 urteko mamuten hezurretako ANDa eta gau egungo elefanteena konparatu ditu Londresko College Unibertsitateko Mark Thomas ikerlariak. Bi espezieek duten gene- zati bat ikertu du eta hainbat analisi egin ondoren, Afrikako elefanteak mamuten antz genetiko handiagoa dutela ondorioztatu du.
Geneak ikertuz aleen arteko erlazioak finkatzen dituzten zuhaitz genetikoak egiten dituzte ikerlariek eta horiek espezieak sailkatzen dituzten zuhaitzekin zehatz-mehatz bat ez datozela ikusi dute. Ohiko sailkapenak animalien morfologian daude batik bat oinarrituta eta ikerketa genetikoak egin ditzakeen ekarpenek ustekabe bat baino gehiago ekar dezake.
Elefanteen eskeletoetan oinarritutako ikerketek, esaterako, Indiako familia kokatzen zuen mamutetatik gertuen. Thomas doktoreak, berriz, ikerketa horiek talde osoaren ezaugarrietan ez direla oinarritu uste du.
Asiako elefanteak ala Afrikakoak izan mamuten oinordeko zuzenenak, espezieen eboluzioa ikertzeko eta sailkapenak egiteko metodologia biren aldeak jarri dira agerian. Biologo molekularrek eta paleontologoek bide berriak jorra ditzakete elkarrekin.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia