}

Magnesio diboruroa, ezohiko supereroalea

2009/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Magnesio diboruroa, ezohiko supereroalea
2009/05/01 | Elhuyar

Eremu magnetikoetan duten jokabidearen arabera, material supereroaleak bi taldetan banatzen dira. Lehen motakoetan, tenperatura baxukoetan, eremu magnetikoa ez da iristen materialaren barrura; bigarren motakoetan bai, eta materialaren barruko zurrunbilo magnetikoak sortzen dituzte. Belgikako Leuven Unibertsitate Katolikoko fisikariek, Suitzako Teknologia Institutu Federaleko talde batekin elkarlanean, bi jokabideak izan ditzakeen material bat aurkitu dute, magnesio diboruroa. Tenperaturaren eta eremuaren arabera, eremu batzuetan zurrunbilo magnetikoak sortzen dira, eta beste batzuetan ez.

1
253
2009
5
007
Fisika; Materialak
Albisteak
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia