Maclink plus/translators
1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ordenadorea hain hedatua dagoen une honetan, sarri aurkitzen da bat ordenadore edo sistema desberdinetan sortu eta landutako fitxategi, dokumentu, datu-base edo kalkulu-orriren batekin lan egin beharrean.
Fitxategien formatua eta datuen antolaketa oso lotuak daude sortu dituzten sistemekin eta orain arte behintzat ezinezkoa gertatzen zen sistema desberdina zuen beste ordenadore eta aplikazioetan erabiltzea.
Duela gutxi (TAk, Data Viz produktuen banatzaileak, Macintosh-entzat erreminta berria eman du ezagutzera. Erreminta honen izena MacLink Plus/Translators da eta aipatzen genuen oztopo edo muga hori gainditzera dator.
Macintosh ordenadoretan DOS formatua duten 3,5 hazbeteko disketak Apple File Exchange erremintaren bidez atzi daitezke. Ondoren, MacLink Plus /Translatorsek fitxategien edukina eta formatua automatikoki itzultzeko 100 konbinazio desberdin eskainiko ditu.
Fitxategi bat irakurtzean sortua izan den aplikazioak ezarritako formatu-arauak izango ditu kontuan eta ondoren fitxategiaren kopia berria idatziko du; erabili behar duen aplikazioak ulertzeko modukoa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia