}

MACE programa eta utilitateak, disko gogorren segurtasunerako

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DOS sistema eragilean egonda fitxategi bat ezabatzen dugunean, katalogoa edo direktorioa eta fitxategien esleipen-taula (FAT) moldatzen dira, baina fitxategiak diskoan hartzen zituen sektoreak ez dira garbitzen. Era berean, FORMAT komandoaren bidez disko gogorrari formatua ematen zaionean, sektore akastunak zeintzuk diren aztertu eta katalogoa hasieratzen da, baina diskoaren edukina ez da aldatzen. Beraz, ezabatutako fitxategietan edota formateatutako diskoetan zegoen informazioa berreskura daiteke.

MACE programak eskainiko digu posibilitate hau. Berreskurapena totala izan daiteke, baldin eta gure ekipoa MACE programak eskaintzen dituen prebentzio-sistemekin egokitua baldin badago. Bestela, berreskurapena partziala izango da.

Segurtasun-arazo honetaz gain, disko gogorretan atzipen-denbora kontutan hartzeko faktorea da, eta hau fitxategi desberdinen arteko sektore-banaketarekin lotuta dago. Diskoetako atzipen-denbora asko murriz daiteke katalogoek ezabatutako fitxategien sarrerak ez badituzte, eta erabilgarri dauden fitxategiak ahalik eta zatiketa gutxien baldin badute. MACE-k, optimizazio hau automatikoki burutzen duten utilitate-programak ere eskaintzen ditu.

Programa honen prezioa 15.800 pta.koa da (BEZik gabe).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia