Lurrikara-arrisku handia
1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Armeniako lurrikara ez zen handia izan. Ritcher eskalan 6,9 puntu lortu zituen eta tamaina horretako lurrikarak ia hilero neurtzen dituzte munduko sismologoek.
Coloradoko unibertsitateko Roger Bilham geologoak munduko 100 inguru superhiriren (mendearen bukaeran 2.000.000 milioi biztanle baino gehiago izango dituzten hiriak) kokalekua eta lurrikara-arriskuko zonak aztertu ditu. Hauetako %40 plaka tektonikoen ertzetatik edo lehenago lurrikarak gertatu diren puntutatik 200 km baino gutxiagora daude.
Sismologoen esanetan, heriotzak ez dituzte lurrikarak sortzen; eraikuntzek baizik. Lurrikarak pairatzeko diseinatu ez diren eraikuntzek sortu dituzte biktima gehienak Armenian eta 1987.ean Mexikon 10.000 lagun hil ziren lurrikaran. Azkeneko honetan, lurrikararen epizentroa hiritik ehundaka kilometrotara zegoen.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia