Elhuyar zientziaren komunikazioa

Lurrikara-arrisku handia

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den abenduan Armenian gertatutako lurrikararen ondorioz 30.000 lagun inguru hil ziren. Hala ere, zifra hori gainditua izan daiteke etorkizunean geologo askoren ustetan. Munduko hiririk handienen heren bat baino gehiago lurrikara-arriskuzko zonatan kokaturik daude.

Armeniako lurrikara ez zen handia izan. Ritcher eskalan 6,9 puntu lortu zituen eta tamaina horretako lurrikarak ia hilero neurtzen dituzte munduko sismologoek.

Coloradoko unibertsitateko Roger Bilham geologoak munduko 100 inguru superhiriren (mendearen bukaeran 2.000.000 milioi biztanle baino gehiago izango dituzten hiriak) kokalekua eta lurrikara-arriskuko zonak aztertu ditu. Hauetako %40 plaka tektonikoen ertzetatik edo lehenago lurrikarak gertatu diren puntutatik 200 km baino gutxiagora daude.

Sismologoen esanetan, heriotzak ez dituzte lurrikarak sortzen; eraikuntzek baizik. Lurrikarak pairatzeko diseinatu ez diren eraikuntzek sortu dituzte biktima gehienak Armenian eta 1987.ean Mexikon 10.000 lagun hil ziren lurrikaran. Azkeneko honetan, lurrikararen epizentroa hiritik ehundaka kilometrotara zegoen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia