}

Lurrak ilargian islatutako argia

2001/05/03 Elhuyar Zientzia

Ilargiaren irudiak Lurrak islatutako argi zurbila erakusten du. Alde distiratsua Eguzkiak argitutakoa da eta Torbay Astronomia Elkarteko Chris Proctor astronomoak esposizio luzea egin behar izan zuenez, zati hori 'erreta' azaltzen da.

Erdi itzalpean dagoen aldeko argi hil hori Lurraren distira kalkulatzeko neur daiteke. Horrela, Lurra distiratsua bada, eguzki-argi asko islatzen duela esan nahi du eta, beraz, Lurraren tenperatura baxua dela.

Lurrak ilargian islatzen duen argia denbora-tarte luzean behatu dute, hodei-estalkiak eta aerosol izenez ezagutzen diren atmosferako partikulek klima-aldaketan duten zerikusia ikusteko. Ikertzaileek, harrituta, Lurraren islan % 20ko aldaketa periodikoak antzeman zituzten. Gainera, azken bost urteetan Lurraren distira asko ahuldu dela frogatu dute; horrek Lurraren tenperatura igo egin dela adierazten du. Garai berean, Eguzkiaren aktibitate magnetikoak gorantz egin duenez, Eguzkiaren eremu magnetikoak Lurraren kliman eragina duela pentsa daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia