}

Lurra eta Eguzkia elkarrengandik urrunen

2009/07/07 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Javier Armentiaren blogean ikusi dugu irudi hau. Uztailaren 4an Lurra eta Eguzkia distantzia handieneko puntuan egon ziren, afelioan, hain zuzen ere. Eguzkia inoiz baino txikiagoa ikusi ahal izan genuen egun hartan, segur aski ohartu ez bazinaten ere. Izan ere, beti pentsatu izan dugu planetek orbita eliptikoak eratzen dituztela Eguzkiaren inguruan eta oso eszentrikoak direla. Ez da horrenbesterako.

Irudian 2008ko perihelioan (hurbileneko puntuan) eta afelioan jasotako Eguzkiaren bi irudi ageri dira. Halaber, bi data horietan Lurra Eguzkitik zer distantziatara egon zen adierazten da kilometrotan.

Irudia: Enrique Luque

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia