}

Litioaren ordez magnesioa duen bateria baten prototipoa aurkeztu dute

2023/05/25 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

CIDETECeko ikertzaileak, garatu duten prototipoarekinen. Arg. CIDETEC

Magnesioan oinarritutako baterien bideragarritasuna eta potentzialtasuna frogatu dute, CIDETEC Energy Storage buru duen proiektu batean. Litio-iozko baterien ordez magnesioa erabiltzeko aukeraren aldeko pauso garrantzitsutzat jo dute, eta  Energy & Environmental Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa

Gaur egun, litio-ioizko bateriak (LIB) erabili ohi dira garraioa elektrifikatzeko edo energia berriztagarriak biltegiratzeko, besteak beste. Aplikazioak handitu ahala, litio-eskaera ere gorantz doa, baina naturan litio gutxi dago, eta eremu geografiko jakin batzuetan baino ez. Ondorioz, etorkizunean litio-ioizko bateriak ekoizteko hornidura-arazoak egongo direla aurreikusten da. 

Horiek horrela, ikertzaileak lanean ari dira litio-ioizko baterien alternatiba bat aurkitzeko. Argitaratu berri den ikerketan, litioaren ordez magnesioa oinarri duen bateria baten prototipo bat erakutsi dute lehen aldiz. Azaldu dutenez,  500 mAh inguruko ahalmena du, eta itzulgarritasun handia (> 200 karga/deskarga ziklo). Horren bidez, teknologia hori bideragarria dela frogatzen da. Gainera, jasangarriagoa ere izango litzateke

Azkenik, bide-orri bat ere proposatu dute, sistemaren prestazioak (batez ere, energia-dentsitatea) nabarmen hobetuko lituzketen material berriak garatzeko eta inplementatzeko.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia