Lindanoa salbuetsia

Lindanoa salbuetsia


Greenpeace erakunde ekologistak Espainian lindanoa usatzea eta soro eta zelaietan barreiatzea debeka dadin eskatu berri du. Erakunde honek lindanoa Madrilgo Osasun-ministeritzak debekatutako plagizida-zerrenda berrian ez agertzea salatu du.

Hexakloroziklohexanoaren esteroisomero guztiak debekatzen ditu zerrenda horrek, lindanoa izan ezik. Lindanoaren produkzioan hondakin toxikoak sortzen dira eta gainera produktua bera oso kaltegarria da nerbio-sistemarentzat. Bestetik, Euskal Komunitate Autonomoan lindanoak poluitutako lurrak garbitzeko Eusko Jaurlaritzak plan garestia egiten dihardu.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena