}

Lehengo lepotik burua

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Marfilaren salerosketa erabat debekatu zenetik bost urte iragan dira jadanik. Aitzitik, egoerak larria izaten segitzen duela baieztatzen dute azken datuek. Afrikako herrialde gehienetan animalien babeserako aurrekontua gero eta txikiagoa da eta, ondorioz, duela bost urte finkatu ziren laguntza-egitasmoak gauzatzerik ez dute izango.

Afrikako herrialdeek kanpo-laguntzak eskatzen dituzten bitartean, legez kanpoko merkatuetan gero eta errazagoa da marfila aurkitzea. Halaber, gero eta erosle gehiago dago marfilaren zain.

1990. urteaz geroztik, erdira etorri da Afrikako herrialdeek elefanteen babes egitasmoetarako bideratu ohi duten aurrekontua. Zenbait kasutan, ordea, aurrekontu horien murrizketa %90ekoa izan dela salatu dute talde ekologistek. Horren ondorio zuzena marfilaren legez kanpoko trafikoa hedatu izana da. Nazioarteko erakundeek finkatu zituzten laguntza-egitasmoak betetzerik ez dagoenez, elefanteak ehizatzen dituzten legez kanpoko taldeek inolako eragozpenik aurkitu gabe zeharka dezakete Afrika osoa. Elefanteen letaginetatik ateratzen den marfila da ehiztari horien sari preziatua.

Afrikako herrialdeek kanpo-laguntzak eskatzen dituzten bitartean, legez kanpoko merkatuetan gero eta errazagoa da marfila aurkitzea. Halaber, gero eta erosle gehiago dago marfilaren zain. Azken bi urteetan Gabongo eta Malawiko elefante-populazioa %30 gutxiagotu dela diote natur-taldeek. Datu horiek orain arteko neurriek ez dutela espero zen emaitza lortu eta, ondorioz, debekuari buruzko hausnarketa sakonagoa egin behar dela baieztatzen dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia