}

Laserraren merkatua zabalduz doa

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Suitzako Sulzer enpresaren ikerketa eta garapenerako sailak, laserrarentzat zenbait aplikazio plazaratu du. Gainazalen tratamendua, prototipoen eraikuntza, estaldura eta aleazioak dira aipagarrienak.

Osagai industrialetan higadurak eta korrosioak duten eragin kaltegarria laserraren bidez konpon daiteke. Suitzako Sulzer enpresaren ikerketa eta garapenerako sailak, laserrarentzat zenbait aplikazio plazaratu du. Besteak beste, gainazalen tratamendua, prototipoen eraikuntza, estaldura eta aleazioak dira aipagarrienak.

Laser bidezko estaldura, altzairu soldatu guztiei aplikatzen zaien prozedura termikoa da. Segundo-hamarren batzuetan, izpi-sortaren bidez, botatako hauts metalikoak urtu eta oinarrizko materialarekin metalurgikoki elkartzea lortzen da. Estaldura-materialen, kobaltoa oinarritzat duten materialen edo metal gogorra oinarritzat duten materialen propietateak oso onak dira, nahiz eta geruzak oso meheak izan.

Beraz, metodo honen aplikazio-eremua zabala baldin bada ere, batez ere estaldura lokala eta doitasun handikoa behar denean interesgarria izan daiteke 0,2 mm-tik 2 mm-rainoko geruzetan. Gainera, soldaketa edo estaldurarako oso material gutxi erabili behar denez, kostu ekonomikoak asko hobetzen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia