Laser bidez, bideo bat bidali dute espazioan, 31 milioi kilometroko distantziara

https://www.jpl.nasa.gov/news/nasas-tech-demo-streams-first-video-from-deep-space-via-laser - NASA/JPL-Caltech


Lehen aldiz, laser bidezko mezu bat bidaltzea lortu du NASAk, espazio sakonetik, Lurrera. Mezua katu baten bideo bat izan da, eta helburua zen laser bidezko komunikazio-sistema berri bat probatzea, informazio asko bidali ahal izateko, argiaren abiaduran. 

Orain arte, komunikaziorako, irrati-uhinak erabili izan dituzte, baina sistema horrek ez zuen balio datu-kantitate handiak bidaltzeko. Hori gainditzeko, Psyche misioan, laser-bidezko komunikazio-sistema berri bat sartu zuten, eta orain probatu dute. Proba arrakastatsua izan da: katuaren bideoa 15 segundokoa zen, sistemak 267 megabit bidali ditu segundoko, eta seinaleak 101 segundo behar izan ditu 31 milioi kilometroko distantzia egiteko ontzitik Lurrera; hau da, 80 aldiz Lurretik Ilargira dagoen tartea, gutxi gorabehera.

Horrenbestez, NASAk baieztatu du laser bidezko sistema egokia dela Marteko misioetan informazio-transmisioa bermatzeko.

 

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika