}

Landarediaren % 20 galtzeko zorian

1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

380.000 landare-espezie ezagutzen dugu gaur egun. 10 urte barru, ordea, 30.000 gutxiago egongo da gure planetan orain arteko joera zuzentzen ez bada.

380.000 landare-espezie ezagutzen dugu gaur egun. 10 urte barru, ordea, 30.000 gutxiago egongo da gure planetan orain arteko joera zuzentzen ez bada. Natura Babesteko Nazioarteko Elkarteak eman ditu datu horiek eta aurreikuspenak betetzekotan, beraz, munduko landarediaren % 20 betiko galduta izango da datorren mendean. Aurreikuspen horietan, gainera, ez dira kontuan izan gaur-gaurkoz sailkatu gabe dauden espezieak, hamar milatik gora, adituen iritziz.

Datorren mendeko gizakiek ezagutuko ez dituzten landare-espezien bilakaera aurresaterik ez dago, noski. Batzuek ez dute berezko garapen-mekanismorik eskuratuko; asko eta asko, aldiz, gizakion eraginez desagertuko dira. Izan ere, urbanizazioa, poluzioa eta habitaten egokitzapena jotzen dira hondamendiaren arrazoitzat. Neurririk jartzen ez bada, beraz, mende berriko planeta berdea ez da hain “berdea” izanen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia