}

Landare-aztarna zaharrena

2001/08/10 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Landareak uste baino 300 milioi urte lehenagokoak direla ondorioztatu da espora fosildu baten bitartez.

Orain arte, landareak duela 450 milioi urte agertu zirela onartu izan da. Science aldizkariko gaurko zenbakian gai horren inguruko ikerketa berri baten emaitzak argitaratu dira. Lan horretan S. Blair Hedges biologo estatubatuarrak 119 proteina aztertu zituen. Proteina horiek hainbat jatorrikoak ziren: onddoenak, goroldioenak, landareenak, algenak, baita legamia-espezie pare batenak ere. Lagina horiekin guztiekin, ikerketarako familia osoa kontuan hartu da, eta, beraz, handik sortzen diren adar ebolutiboak azter daitezke.

Ondorioetako batzuk harrigarriak dira: onddoak duela 1.300 milioi urte agertu ziren (orain arte, hori duela 660 milioi urte gertatu zela uste zen) eta landareak, berriz, duela 750 milioi urte (orain arte, duela 450 milioi urte agertu zirela onartzen zen).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia