Elhuyar zientziaren komunikazioa

Konrad Lorenz hil da

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Otsailaren azken egunean Konrad Lorenz zoologo austriarrak azken arnasa eman zuen. Konrad Lorenz Viennan jaio zen 1903.eko azaroaren 7an. Animalienganako interesa gazte-gaztetatik izan zuen eta etxean animalia asko (arrainak, txoriak, tximinoak, txakurrak, katuak eta untxiak) izaten zituen. Gaztetan Schönbrunner-eko zoologikoan animaliak zaintzen ibili zen.

Familiako tradizioari jarraituz (bere aita zirujaua bait zen) medikuntza ikasi zuen, baina inoiz ez zuen zoologia alde batera utzi eta 1933.ean zoologiazko doktoradutza lortu zuen. 1935.ean bere lanik ezagunena egin zuen ahatekume jaioberrien jokamoldea aztertzerakoan. Ahatekume jaioberriak beren aldamenetik pasatzen zen lehenengo objektu higikorrari jarraitzen zitzaizkiola eta amatzat hartzen zutela ohartu zen Lorenz. Gaur egun oso erabilia den inpregnazio kontzeptua, orduantxe jaio zen.

1937.ean anatomia konparatua eta animalien psikologiazko katedra lortu zuen Viennako unibertsitatean. 1940.ean Königsberg-eko unibertsitatera joan zen. 1942.ean mobilizatua izan zen eta Alemaniako armadan lan egin zuen mediku moduan. 1944.ean gerra-preso hartu zuten eta 1948.urtera arte ezin izan zuen Viennara itzuli.

Konrad Lorenz etologia modernoaren sortzailea da. Etologia, animalien eta gizakien jokamoldea konparaziozko metodo zoologikoen bidez aztertzen duen biologiaren adarra da.

Azken urteetan interes berezia izan zuen agresioaren mekanismo eta erroen azterketan, hiri handitan dagoen bortxakeri maila altuaren arrazoia ulertzeko modua aurkitu asmoz.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia