}

Komunikazioa eta segurtasuna

1995/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Siemens enpresak merkaturatu berri dituen telefono higikorrek DECT izeneko segurtasun sistema berria integratu dute. Horri esker, erabiltzailearen zenbakizko kodea eta kontrol gune nagusian aldez aurretik ezarritakoa bat ote datozen automatikoki aztertuko da. Horrela gertatzen ez denean, hots, irrati-seinalea manipulatzen ari denean, deia eten eta arriskuaz ohartaraziko da erabiltzailea.

Telefono higikorren erabiltzaileek ongi baino hobeto dakite zein erraza izan daitekeen irrati-seinale hori manipulatzea. Dakigunez, asko dira horren adibideak. Alabaina, Siemens enpresak merkaturatu berri dituen telefono higikorrek DECT izeneko segurtasun sistema berria integratu dute. Horri esker, erabiltzailearen zenbakizko kodea eta kontrol gune nagusian aldez aurretik ezarritakoa bat ote datozen automatikoki aztertuko da.

Horrela gertatzen ez denean, hots, irrati-seinalea manipulatzen ari denean, deia eten eta arriskuaz ohartaraziko da erabiltzailea. Hori guztia egin ahal izateko, miniaturizazio-lan handia egin behar izan dute DECT sistema asmatu duten injineruek. Horrez landa, kontrol-guneetan zerbitzu hori eskaintzen duten konpainiak gutxi dira. Euskal Herrian dagoeneko aukera horretaz balia gaitezke, France Telecom konpainiak ahalbideratu baitu jadanik DECT sistemak eskatzen duen azpiegitura.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia