Kometa bat Interneten
2003/02/13 Elhuyar Zientzia
C/2002 V1 (NEAT) kometa urtarriletik ikus daiteke, baina ikusmenaren gaitasunaren mugan dagoenez, zeruaren zelatari finak baino ez dira ohartu haren presentziaz. Zehazki nora begiratu jakinez gero, prismatikoekin ikus daiteke, eta, bestela, ESA/NASAren SOHO behatokiaren web gunean.
Goiko argazkia B. Dintinjana-k eta J. Skvarc-ek egin zuten urtarrilaren 29an. Bueno, astronomian askotan gertatzen den moduan, ez da argazki bakar bat, 12 argazki konplexuren batura baizik.
C/2002 V1 (NEAT) kometa 2002an aurkitu zuten. Lurretik gertu dauden asteroideak detektatzen dituen programako astronomoek egin zuten aurkikuntza.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia