}

Kolorez aldatu bada, kontuz!

2005/02/14 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Deformatzean kolorez aldatzen den material bat asmatu dute AEBetako unibertsitate batean. Material hori janarien ontzietan erabiltzeko aproposa dela uste dute asmatzaileek. Izan ere, ontzia kolorez aldatzen bada, deformatu egin dela jakingo luke saltzaileak edo kontsumitzaileak. Horrela bada, janaria hondatuta egoteko arriskua dagoela adierazten du kolore-aldaketak.

Polimero arruntak pigmentu fluoreszentedunekin nahasita egin dute materiala. Oso pigmentu gutxi behar da, eta ohiko plastikoekin erabil daiteke, adibidez, polietilenoarekin eta polipropilenoarekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia