}

Kimikako Nobel Saria William S. Knowles, Ryoji Noyori eta K. Barry Sharpless kimikarientzat

2001/10/10 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Bi estatubatuar eta japoniar batek katalisi kiralaren gainean egin dituzten ikerketengatik jasoko dute saria.
William Knowles

Erreakzio kimikoak azkartzen dituzten produktuak aspalditik ezagutzen eta erabiltzen dira. Produktu horiek erreakzioan partehartzen dute, baina aldaketarik izan gabe, hau da, prozesua bukatu denean hasierako egitura kimiko bera dute.

Ryoji Noyori

Erreakzioak azkartzeko produktu horien 'laguntzari' katalisi deritzo, eta produktuari berari katalizatzaile. Adibidez, hidrogeno-molekulak parte hartzen duten erreakzio askotan platinoa edo paladioa gehitzeak asko azkartzen du erreakzioa. Eguneroko bizitzan ere adibide asko daude; gasolina hobeto erretzeko gehitzen zitzaion beruna horietako bat da.

Aurtengo Nobel Saria jasoko duten kimikariek erreakzioasimetrikoetan erabiltzeko katalizatzaileak prestatu dituzte. Horrek esan nahi du erreakzioa azkar eta modu eraginkorrean eragiteaz gain, forma jakineko molekulekin bakarrik funtzionatzen dutela produktu horiek.

Barry Sharpless

Adibidez, Knowles-ek L-DOPA molekularen sintesi industrialaren metodo eraginkorra asmatu zuen. Horrek Parkinsonen gaixotasuna tratatzeko botikak egiteko balio zuen, baina bakar-bakarrik forma jakin batean sintetizatzen zenean.

Beste biek Knowles-en lana abiapuntutzat hartu zuten eta kimikaren beste esparru zabalagoetan aplikatu zuten. Noyori japoniarrak erreakzio-motabera beste substantzia batzuekin lortu zuen, eta Sharpless-ek, berriz, metodo horiek oxidazio-erreakzioetan aplikatu zituen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia