Elhuyar zientziaren komunikazioa

Kilogramoaren eta beste zenbait unitateren definizioak berritu dira

2019/05/22 Elhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria

kilogramoaren-eta-beste-zenbait-unitateren-definiz
Orain arte, platino-iridiozko zilindro baten arabera definitzen zen kilogramoa.

Nazioarteko Unitate Sistemaren masentzako oinarrizko unitatea da kilogramoa. Maiatzaren 20ra arte, 1889an egindako platino-iridiozko zilindro baten arabera definitzen zen. Denborarekin masa galtzen ari zela ohartuta, definizioa konstante batean oinarritzea erabaki zuten: Plancken konstantea.

Energia-kuantu (edo fotoi) baten energiaren eta dagokion erradiazioaren maiztasunaren arteko erlazioa adierazten du Plancken konstanteak, eta hau da orain haren balioa:  6,62607015×10⁻³⁴ kg⋅m²⋅s⁻¹. Horren arabera definitzen da, beraz, kilogramoa.

Amperearen (korronte elektrikoko intentsitate elektrikoaren oinarrizko unitatea), kelvinaren (tenpertura termodinamikoaren unitatea) eta molaren (materiaren unitatea) definizioak ere aldatu dituzte, eta haiek ere konstanteetan oinarritzen dira.

Horrela zehaztu ditu Nazioarteko Unitate Sistemak konstanteen balioak:

ΔνCs = Δν(133Cs)hfs = 9.192.631.770 s

Argiaren abiadura (c) = 299.792.458 m⋅s⁻¹

Plancken konstantea (h) = 6,62607015×10⁻³⁴ kg⋅m²⋅s⁻¹

Karga elementala (e) = 1,602176634×10⁻¹⁹ A⋅s

Boltzmannen konstantea (k) = 1,380649×10⁻²³ kg⋅m²⋅K⁻¹⋅s⁻²

Avogadroren zenbakia (Nₐ) = 6,02214076×10²³ mol⁻¹

Efikazia luminikoa (Kcd) = 683 cd⋅sr⋅s³⋅kg⁻¹⋅m⁻

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia