}

Katapultak, zientziaren eredu

2004/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Grekoen garaian zientzia eta teknologia ez zeuden gizaki arruntarengandik oso urruti. Ez orduan, ezta geroago ere. Noski, ikerketak ez zuen gaur egun duen garrantzi bera gizarte horietan, baina zalantzarik ez dago eragin eragiten zuela gizartean, maila askotan. Eta horren adibide deigarrienetako bat katapultaren garapena da.

Bolbora asmatu zuten arte, katapulta izan zen gerran erabil zitekeen armarik indartsuena eta boteretsuena. Erromatarrek erabiltzen zuten katapultak, adibidez, 27 kiloko harriak jaurtitzen zituen 150 metroko distantziara, eta Arkimedesek asmatutakoak, berriz, hiru aldiz harri pisuagoak. Baina horrelako ezaugarriak zituen arma bat egiteko, ezinbestekoa izan zen ikerketa zientifikoa eta teknikoa.

Izan ere, katapultak egiten zituztenak adituak ziren fisikan, matematikan eta materialen zientzian, besteak beste. Horregatik, zientzialari horiek garrantzi handikoak izan ziren antzinako gizarteetan. Haiek eta haien zientzia. Izan ere, katapultek zientziaren eta politikaren arteko harremanak estutu zituzten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia