}

Kameleoien mingainaren sekretuak

2004/03/11 Elhuyar Zientzia

Zientzialari nederlandar batzuek kameleoien mingainaren funtzionamenduari buruzko datu berriak aurkitu dituzte.

Zientzialari nederlandar batzuek kameleoien mingainaren funtzionamenduari buruzko datu berriak aurkitu dituzte. Aldez aurretik bazekiten aurrealdean dituen muskuluek azeleratu egiten dutela mingaina jaurtitzean, baina hori ez da nahikoa lortzen duen abiadura azaltzeko. Kameleoiak ehiza-hegazkina baino bost aldiz azkarrago mugitzen du mingaina intsektu bat harrapatzen ari denean.

Zientzialariek aurkitu dute muskulua geruzatan antolatuta dagoela, eta luzatzen eta uzkurtzen diren proteina-zuntzen bitartez azeleratzen duela kameleoiak mingaina.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia