Kameleoien bidea
2002/02/14 Elhuyar Zientzia
52 kameleoi-espezieren ezaugarri anatomikoak aztertuta, Historia Naturaleko Museoko zientzialariek aurkitu dute animalia horiek igeri egiteko ahalmen dutela. Horrela, kameleoiek itsasarteak zeharkatzeko aukera dutela azal daiteke. Talde estatubatuarrak kameleoiak munduan nola barreiatu diren azaltzeko teoria bat plazaratu du. Teoria horren arabera, Gondwana izeneko kontinente erraldoi batean agertu ziren duela 26 milioi urte.
Gondwana bitan banatu zen Afrika eta beste lurralde bat eratzeko, eta beste lurralde hori ere banatu zenean India, Madagaskar eta Seychelleak sortu ziren. Zientzialarien ustez, kameleoiak hainbat migrazioalditan atera ziren gaurko Madagaskar uhartetik, eta pixkanaka, Afrikara, Indiara eta Europara zabaldu dira.
Informazio osagarria:
Nature
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia