}

Kalifornia sutan

2003/10/29 Elhuyar Zientzia

Kaliforniako kostan, AEBetako mendebaldean, sortu diren suteen irudi ikusgarriak atera ditu NASAk. Goiko argazkia nazioarteko estaziotik ateratakoa da, MODIS (Moderate Resolution Imaging Spectroradiometer) izeneko tresna erabilita.

Argazkian, 13 suteak non dauden ikus daiteke; gorriz markatuta daude, suteek sortutako ke ikaragarriarengatik ez baitira ikusten.

Santa Ana basamortuko haize bortitzak asko zaildu du suhiltzaileen lana eta dagoeneko hildakoak ere badira. Egun gutxiren buruan 150.000 hektareatik gora erre dira; basoak, nekazaritzako lurrak eta herriak.

Haizea baretu ahala sutea kontrolpean hartzea espero duten arren, dagoeneko Mexikoko lurretara ere iritsi da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia