Jupiterrek sei satelite gehiago

Jupiterrek sei satelite gehiago


Gure eguzki-sistemako planetarik handienari biraka dabiltzan sei satelite gehiago aurkitu dizkiote. Horiekin, 58 satelite ikusi ahal izan dituzte Jupiterren inguruan biraka.

Aurkitu berri dituzten satelite horiek txikiak dira (kilometro inguruko diametroa dute) eta atzeranzko orbitak dituzte, hau da, Jupiterren errotazioaren aurkako norantzan mugitzen dira. Ondorioz, Jupiter planeta sortu eta lasterrera planetaren grabitazio-indarrak erakarritakoak direla uste dute.

Hawaiin kokatutako munduko bi kamera digital handienei esker egin dute aurkikuntza. Pixkanaka, ehun satelite ikuskatzera iritsiko direla espero dute Hawaiiko Unibertsitateko ikertzaileek.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia