Jupiter, ilargiaen errege

Jupiter, ilargiaen errege


Hawaii-ko Unibertsitateko astronomoek beste 11 satelite aurkitu dituzte Jupiterren inguruan biraka. Aurkitu berri diren sateliteak urrun daude, oso orbita eszentrikoak dituzte eta Jupiterren errotazioaren kontrako noranzkoan biratzen dute. Ustez, Jupiterren grabitazio-indarrek puskatutako gorputz baten zatiak dira. 18 hilabetetan Jupiterren satelite-kopurua bikoiztu egin da. 2001ean 11 aurkitu ziren eta 2002an beste hainbeste. Guztira 39 satelite dauzka orain gasezko erraldoiak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia