}

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria

2019/05/09 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

juan-ignacio-perez-iglesiasek-jasoko-du-eusko-ikas

Sariaren 25. edizio honetan Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxaren Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eskuratu du. Hala ebatzi du sariaren epaimahaia osatzen duten Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko sei unibertsitateetako ordezkariek, eta Eusko Ikaskuntza eta LABORAL Kutxako ordezkariek.

Hauxe azpimarratu du epaimahaiak, saria emateko arrazoien artean: “Zorroztasun akademikotik eta zientzia arlo guztien ezagutza zabaletik abiatuta, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatu du. Euskal unibertsitatea gizartera gerturatu du, ezagutza maila areagotuz eta begirada kritikoa garatuz".

 
Pérezek zienzia gizarteratzeko egiten duen lanaren adibide dira, besteak beste, Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikuluak. Hainbat erreportajetan ere egin du ekarpena, aditu gisa.
 
Bestalde, Aizpea de Atxaren “InpostuRA” performance proiektuak eskuratu du Gazte Saria.
 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia