}

Jan bai, baina janari beroa!

1987/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Egun eguzkitsuan eta zeru urdinaren pean mendian ibiltzea baino plazer ederragorik gutxi dago. Baina tamalez mendizaleek badute arazo konpongaitz bat, pisu handiegirik bizkarrean hartu behar ez badute bederen; otorduetan janari hotzak jan beharra alegia. Honek badu ordea konponbidea: kontserba-pote autoberotzaileak. Pote hauek bi zilindro zentrukidez osatuta daude.

Barneko zilindroaren barnean janaria dago, eta bi zilindroen artean sistema berotzailea. Sistema berotzailea ur eta karez osatuta dago. Ura eta karea mintz batez bananduta daude. Mintza hausten denean, ura eta karea elkartu egiten dira eta erreakzio kimiko exotermikoan sortzen den beroak potean dagoen jana berotzen du. Zer iruditzen zaizu txipiroi beroak Txindokiren tontorrean jatea?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia