Izar-kumulu globular batean zulo beltza
2007/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Izar-kumulu globular batean zulo beltza
2007/03/01 | Elhuyar
Adituek ez zuten uste izar-kumulu globularretan, milaka izar zaharrek eratutako multzo dentsoetan, zulo beltzek iraun ahal izango zutenik, hori adierazten baitzuten ordenagailu-simulazioek. Kalkuluen arabera, zulo beltzen bat sortuko balitz, hasieran kumuluaren erdialderantz joko luke, baina berehala kanporatuko lukete izar-multzo handiaren grabitate-elkarrekintzek. Hala ere, Southampton Unibertsitateko astronomoek zulo beltz baten arrastoa ikusi dute izar-kumulu batean. Ondorioztatu dute zulo beltzek, iraun ez ezik, hazi eta aurrera ere egin dezaketela kumuluetan.
1
229
2007
3
029
Astronomia
Berriak labur
14
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia