}

Itsasoak harea eraman

1987/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ozeano-korronteak Afrikan Mendebaldeko kostaldea ekortzen ari dira eta eskualde horretako herrietan turismoa eta industria arriskutan jartzen ari dira. Arazo honen erantzukizuna, egin berri presa batek omen dauka.

Gineako korrontea, munduko bortitzenetakoa, Bolikosta eta Nigeria arteko kostaldean dago eta urtero 1,5 milioi metro kubiko harea eramaten du. Hau ikaragarria izan daiteke Ghana, Togo eta Benin-entzat.

Adituen ustetan, 1961.ean Ghanan egin zen Akasombo-ko presan egon daiteke arazoaren iturria. Presak, Volta ibaiak jalkinak itsasoraino eramatea oztopatzen du. Horregatik itsasoak eramaten duen harea ordezkatuko duenik ez da kostaldera iristen.

Ghanako Keta hiriaren arrasto gutxi gelditzen da. Voltaren bokaletik 30 km-ra zegoen hiri hau itsasoak irentsi du.

Gainera, Togoko kostaldeko biderik gehienak itsasoak irentsi ditu. 1984.ean, 24 ordutan itsasoak Ghana eta Benin-en arteko bidearen 100 metro jan zituen.

Adituak bestalde, ez dira ados jartzen higadura-prozesu erraldoi honek izan dezakeen irtenbideari buruz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia