}

Itsasoa mikrobioena da

2010/04/20 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Munduko ozeanoak behatzen aritu diren ikertzaileek berraztertu egin beharko dituzte itsaspean bizi diren mikrobio-espezieen kopuruaren inguruan eginak zituzten kalkuluak. Hain zuzen, errolda batek oraintsu argitu baitu mikrobio-aniztasuna ehun aldiz handiagoa izan daitekeela aurreikusitakoa baino.

Itsasoko Mikrobioen Nazioarteko Erroldak (ICoMM) 2003an ekin zion bere ibilbideari. Orduan, mikrobiologoek 6.000 mikrobio-mota zeuzkaten identifikatuta, eta 600.000 aurki zitzaketela aurreikusten zuten.

Munduko 1.200 bat lekutako laginak bildu ostean, ICoMMeko ikertzaileek 18 milioi DNA-sekuentzia mikrobiarrez osatutako datu-basea osatu dute eta ehunka mila mikrobio ezberdin identifikatu dituzte. Hala kalkulatu dute ozeanoetan gutxienez 20 milioi mikrobio-mota egon litezkeela. Egiazko kopurua, nolanahi ere, bilioi edo trilioietara ere irits daiteke



Argazkia:D. J. Patterson, L Amaral-Zettler, M. Peglar eta T. Nerad / MBL

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia