Itsas trikuen hazkuntza
1989/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Itsas trikuak ez dira jaki preziatua gure artean; herrikoia ez bederen. Guztiz preziatua da Frantzian, ordea.
Bi urtean itsas triku txikiek merkatal tamaina hartzen dute.Gehiegizko ustiakuntzak, poluzioak eta bakterioen bidezko eritasun batek gainbehera jarri du Frantziako kostaldeen itsas trikuen produkzioa eta bitartean kontsumitzaileen eskariak gora egin du.
Arazoari aurre egiteko itsas trikuen hazkuntza hasi dute frantziarrek. Lehenengo ikerketak 1982.ean hasi ziren Luc-sur-Mer izeneko herrian. Lehenengo azterketa piloto industriala 1985.ean egin zen eta aurten hasi da produkzio komertziala Grouville-sur-Mer herrian.
Itsas trikuaren hazkuntzak bi fase behar ditu. Lehenengoak 3 hilabete t’erdi behar du eta arrautzatik hasi, larba-fasea pasatu eta 3 mm-ko itsas triku txikiekin osatzen da. Bigarren fasean, loditze-fasean, trikuak merkatal tamaina (40 mm) izan dezan lortzen da. Fase honek bi urte behar ditu haztegian eta 5-7 naturan.
Bi urrats hauek 15-25C-tan dauden kutxetan egiten dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia