Elhuyar zientziaren komunikazioa

Itsas trikuen hazkuntza

1989/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsas trikuak ez dira jaki preziatua gure artean; herrikoia ez bederen. Guztiz preziatua da Frantzian, ordea.

Bi urtean itsas triku txikiek merkatal tamaina hartzen dute.

Gehiegizko ustiakuntzak, poluzioak eta bakterioen bidezko eritasun batek gainbehera jarri du Frantziako kostaldeen itsas trikuen produkzioa eta bitartean kontsumitzaileen eskariak gora egin du.

Arazoari aurre egiteko itsas trikuen hazkuntza hasi dute frantziarrek. Lehenengo ikerketak 1982.ean hasi ziren Luc-sur-Mer izeneko herrian. Lehenengo azterketa piloto industriala 1985.ean egin zen eta aurten hasi da produkzio komertziala Grouville-sur-Mer herrian.

Itsas trikuaren hazkuntzak bi fase behar ditu. Lehenengoak 3 hilabete t’erdi behar du eta arrautzatik hasi, larba-fasea pasatu eta 3 mm-ko itsas triku txikiekin osatzen da. Bigarren fasean, loditze-fasean, trikuak merkatal tamaina (40 mm) izan dezan lortzen da. Fase honek bi urte behar ditu haztegian eta 5-7 naturan.

Bi urrats hauek 15-25C-tan dauden kutxetan egiten dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia