}

Itsas maila, gora eta behera ziztu bizian

2010/02/16 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Lur planetako izotza uste baino azkarrago eratu eta urtu daiteke, eta, ondorioz, itsas maila nabarmen alda daiteke epe laburrean, Science aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera.

Ondorio horretara iristeko, Iowa Unibertsitateko ikertzaileek Mallorkako zenbait kobatako estalaktitak aztertu dituzte, eta horietan txertatuta dauden kaltzita mineralaren neurketak egin dituzte. Koba horietako egitura geologikoak oso aproposak dira neurketa-mota hori egiteko. Izan ere, urte askoan Mediterraneo itsasoan murgilduta egon zen koba, eta itsasmailaren gorabeherak neur daitezke. Datu horietan oinarrituta, itsas maila duela 81.000 urte egun baino metro bat gorago zegoela ikusi dute ikertzaileek. Gainera, itsas maila mende batean 2 metro inguru hazi zela ikusi dute. Glaziarrak ziztu bizian urtzen ari ziren seinale.

Irudia: Bogdan P. Onac

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia