}

Irakasleentzako gomendioak

2021/02/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

irakasleentzako-gomendioak
Arg. Pernan Goñi Olalde

Zein dira STEM sustatzeko irakasleentzako gomendioak? Hona hemen batzuk.

  1. Lehenik eta behin, geure buruei galdetu behar digu STEMekiko zein ikuspuntu dugun. Oso posible da aurreiritzi asko izatea, eta, nahi gabe, gure ikasleengan aplikaztea: ikasle guztiak berdin tratatzen al ditugu?
  2. Konfiantzazko harremanak eraiki ditzagun, ikasleek lasaitasunez eta aske parte har dezaten ikasgelako dinamiketan. 
  3. Aprobetxatu ikasleen eskolaz kanpoko interesak: zaletasun horietako askoren eta STEMen arteko  loturak sor ditzakegu.
  4. Haurrak hainbat modutan taldekatu: taldekatzeak aldatzea aberasgarria da, besteak beste, harreman berriak eraikitzeaz gain, rol desberdinak hartzeko aukerak areagotzen direlako.
  5. STEM profesionalen adibideak aurkeztu: STEM profesionalak ezagutzeak eurekiko izan ditzaketen aurreiritziak apurtzen laguntzen du. Gomendagarria da perfil anitzeko profesionalak ekartzea: biologoak, ingeniariak, sendagileak… Bisita jaso aurretik profesionalaren inguruan dokumentatzeak eta taldeetan elkarrizketatxoa prestatzeak bizipen honen eragin positiboa areagotu dezake.
  6. STEMi buruzko albisteak aztertu: STEM eta gaurkotasuna uztartzearekin batera, albisteko mezu nagusiak genero eta aniztasunaren ikuspegitik aztertzeak STEM sustatzen lagun dezake.

Edukietan sakontzeko sakatu hemen.