Irakaslearentzako estrategia metodologikoak

2021/12/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Ikasleek proiektuak egiten dituztenean, irakaslearen paperak garrantzi berebizikoa hartzen du. Nahiz eta egia izan ikasleak ikertzaileen tokian jartzen direla, kontuan hartu behar dugu gure ikasleek oraindik garatzeko dituztela ikertzaileek dituzten trebetasunak: autonomia, eskarmentua, prozedurak, ezagutza teorikoak, baliabideen erabileraren ezagutza…

Erronka handia da hori guztia kudeatzea epe ertain/luzeko proiektu batean, eta oraindik ere gehiago proiektuetan lan egiteko esperientzia gutxi bada. Horregatik, irakasleak hainbat rol hartu behar ditu ikasleen beharrei erantzuteko: ikasleak gidatu, azalpenak eman, ikasteko egoerak sortu, kontraste-lana egin, inspiratu, antolaketan lagundu…

Ikasleak ere zenbait estrategia metodologiko erabil ditzake ikasteko prozesuan. Liburuxkan, puntu hauetarako gomendioak topatuko dituzu:

  1. Taldeak nola sortu.
  2. Proiektuak aurrera eramateko behar diren ezagutzak.
  3. Nola dokumentatu.
  4. Kanpoko adituekin nola lan egin.
  5. Elkarrizketak nola prestatu eta egin.
  6. Nola kontuan izan alderdi etikoa ikertzean.
  7. Nola egin kontraste-lana.
  8. Hausnarketa nola sustatu. Gelarako proiektu-horma nola prestatu.
  9. Nola komunikatu egindako lana.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia