}

Inurri-baltsen sekretuak

2011/05/03 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

Inurri bat gai da uretan flotatzeko minutu gutxian. Baina inurri-talde bat, ur gainean manten daiteke hilabetetan. Georgiako Teknologia Institutuko ingeniariek su-inurriek (Solenopsis invicta) uholdeei aurre egiteko osatzen dituzten "baltsak" aztertu dituzte. Inurriak bata bestearekin elkartuta, aire-burbuila txikiak harrapatzen dituzte, eta haietaz baliatzen dira flotatzeko eta arnasa hartzeko. Harrapatutako burbuila horiekin urak baino dentsitate txikiagoa du taldeak, eta horregatik flotatzen du, ikertzaileek beherantz bultzatuta ere. Kasu horietan, inurriek muskuluak uzkurtzen dituzte, eta baltsa konprimatu egiten da, flotagarritasun pixka bat galduz. Nolanahi ere, inurri-taldeak iragazgaitza eta dentsitate txikikoa izaten jarraitzen du.

Irudia: Georgiako Teknologia Institutua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia