}

Intsektu-espezie berri bat anbarretan, eBay web gunean salduta

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Intsektu-espezie berri bat anbarretan, eBay web gunean salduta
2008/10/01 | Elhuyar

Richard Harrington entomologo britainiarrak anbarretan harrapatutako intsektu baten fosila erosi zuen eBay web gunean, 20 libera esterlina ordainduta. Hiruzpalau milimetroko afido bat zen; Harringtonek eta haren lankideek bazekiten zein generotakoa zen, baina ezin izan zuten afidoaren espeziea identifikatu. Azkenean, aurkitu zuten espezie hori deskribatu gabe zegoela. Duela 40 milioi urte inguru desagertutako espeziea dela uste dute, eta Mindarus harringtoni izena eman diote, entomologoaren omenez, nahiz eta Harringtonek berak Mindarus ebayi izena proposatu zuen.

1
246
2008
10
006
Biologia; Eboluzioa
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia