Indonesia oihan tropikalak salbatu nahian
1998/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Indonesiako agintariek egurzaleei emandako hiru kontzesio bertan behera utzi eta “oihan babestutzat” hartuko dituzte. Horrela 300.000 hektareako parke naturala gorde nahi dute, munduan biodibertsitateari dagokionez aberatsenetakoa delako.
Ohizkanpokoa izan da neurri hau, Indonesiako ekonomiaren oinarria zura dela eta urtero horren bidez 60 milioi dolarreko sarrerak dituztela kontuan hartuta. Horrez gain, alderdi guztietan oihana legez kanpo ere ustiatzen dela kontuan izan behar da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia