}

iMac berria, orain ere berritzaile

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Apple-ek iMac-a berrituko duela eta horrek izango duen itxuraren inguruan zurrumurruz josita egon da Internet azken hilabeteotan. Horietako askok izango duen itxuraren irudiak ere aurreratzen zituzten, baina azkenean, zurrumurruetako ideiarik onenak ere gainditu ditu Apple-ek.

Itxura aldetik zoragarria da behintzat iMac berri hau. Eta teknikoki, badirudi polita bezain egokia dela. TFT pantaila izateaz gain, modeloaren arabera, CD grabagailua edo DVD grabagailua ere baditu. Prozesadorea 800 Mhz-eko G4a da eta konexioetarako guztiz hornitua dator, USB, FireWire, Ethernet, modem eta behar diren ataka guztiekin. Prezioa? 1.600 eta 2.200E bitartean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia