}

Ilargi itxura

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arrain askoren buztanak, zenbait itsas ugaztunen buztanak eta hegazti batzuen hegoek, zergatik dute ilgora itxura?

Estetika izan daiteke arrazoia. Baina benetan naturak, estetikoa izanik ere, ez dio estetikari begiratzen; funtzionalitateari baizik. Californiako Davis unibertsitatean egin diren azterketen arabera, forma horrek animaliek beren ingurune naturalean duten desplazamenduari asko laguntzen die.

Higidurak sortzen dituen zurrunbiloak aztertuz, konfigurazio honek dituen abantaila aerodinamikoez jabetu dira ikerlariak. Adibidez, hegaluzeak horrelako buztana dauka eta jakina da abiadura handiz igeri egiten duela. Bestalde, hegoak croissant itxurakoak dituzten hegaztiek emaitza hobeak dituzte eliptikoak dituztenak baino.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia