}

Ikusten duzun Ilargia ez da Ilargia

2003/07/08 Elhuyar Zientzia

Zer da hor irudian ikusten den planetatxo hori? Ilargia ote da, atmosferaren gainean dantzan? Ez, bolatxo hori ez da Ilargia, ez atmosferaren gainean dantzan, ezta Lurraren atzealdean ezkutaturik ere. Ilargiaren jolasa izan beharrean argiarena da, efektu optiko bat, alegia.

Argazkia Nazioarteko Espazio Estaziotik hartu zuten maiatzean. Eguzkiaren argiak, atmosferan islatuta eta errefraktatuta, irudi bitxi hori sortu zuen, Ilargiaren itxurakoa. Oraingo honetan, argiak ez du lortu guri ziria sartzea, baina auskalo zenbatetan lortu duen…

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia