}

Ikertzaile gazteek beren ikerketa azalduko diete lau Nobel sariduni bost minututan

2013/07/12 Elhuyar Zientzia

Bost minutu baino gutxiago izango dituzte hautatutako doktoratu osteko ikertzaileek beren ikerketa-lerro nagusiak labur azaltzeko Nobel Pitch saioan parte hartuko duten lau Nobel sariduni.

Saio berezi hau elevatorpitch teknikan oinarritzen da. Komunikazio-teknika azkar bat da, ideia edota proiektu bat argi eta labur azaltzean datzana. Parte-hartzaileek proiektu bati buruzko ideia nagusiak azaldu behar dituzte, igogailu baten ibiltarteak irauten duten denboran.

Aaron Ciechanover (biologia), ClaudeCohn-Tannoudji (fisika), DudleyHerschbach, (kimika-fisika) eta Jean MarieLehn (kimika) Nobel saridunek parte hartuko dute tailer honetan. Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako Nobel Pitch ekimena PassionforKnowledge – Quantum 13 zientzia-jaialdiaren baitan egingo da. Ikerbasque zientziarako euskal fundazioak koordinatzen du UPV/EHUrekin elkarlanean.

Parte hartu nahi duten ikertzaileek dagoeneko izena eman dezakete www.quantum13.euwebgunean, abuztuaren 31a arte. Horretarako, ikertzaileek beren ikerketa-lan edo proiektuaren laburpen txiki bat bidali beharko dute. Laburpen horretan oinarrituko dira, hain zuzen, hautagaien hautaketa egiterako orduan.

Nobel Pitch ekimenaz gain, ikertzaileei zuzendutako komunikaziorako trebakuntza-tailer batzuk ere antolatu ditu PassionforKnowledge – Quantum 13zientzia-jaialdiak. Urriaren lehenengo astean izango dira eta haietan izena emateko epea ere zabalik dago dagoeneko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia